martes, 2 de junio de 2009

UDALETXEA_ENTREGA FINALA



Sekzio konstruktiboan ikusten da nere eraikina nola eraikita dagoen. Pena da horrenbeste lan egin eta gero jpg-an ez garbi ikustea detaileak.
Losa prefabrikatuak erabili ditut eraikin guztian. Forjatuak irregularki zulatu nahi nituenez altuera desberdinetako guneak sortzeko, sistema hau iruditu zait egokiena hori lortzeko.
Gaineko pieza eusteko ez nuen zutabe askori erabili nahi, eta ondorioz, zertxa handi batez egituratzea erabaki dut, horrela zutabeen presentzia gutxituz.
Itxiturari dagokionez, pieza solidoak eta arinak errespresentatzea izan da nire helburua. Solidoen itxitura kolore grisezko trespa panelez egin dut eta arinarena, zertxarena, beiraz.



Ingurua lantzerakoan, gune publiko desberdinak sortzea izan da nire helburua. Horretarako udaletxea metro 1 igo dut herriarekiko, honela udaletxe aurreko plazak garrantzia izan dezan gainontzeko guneekiko. Merkatuaren plazan altuera desberdineko 2 estalki zertxatu jarri ditut, merkatua ez dagoenean ere aterpe modura funtzionatu dezaten.
Aparkalekuen sarrerak gune publikoa ez apurtzea izan da beste helburuetako bat. Lortu dudala uste dut, ertz batean geratu baizait ezkutuan.



Lehenengo solairuan udaletxeari lotura bat egin diot pasarela batez zezen plazarekin. Honela, alkateak, nahi izanez gero, bere bulegotik zuzenean joan daiteke zezen plazara kaletik pasatu gabe. Pasarelaren barandila ere forma hirukiarrekoa (zertxatua) egin dut, gainontzeko udaletxeko barandilekin eta eraikineko pieza zertxatuarekin lotura edukitzeko.


















No hay comentarios: