sábado, 4 de abril de 2009

UDALETXEA_AURREENTREGA





Egitura altzairuzko portiko ortogonalez osatua. Gaineko pieza desberdina, bi zertxez osatua egongo da.
Eraikina zezen plazarekin lotu dut pasarela zertxatu baten bidez. Alkatea udaletxetik zuzenean zezen plazara joateko jarri dut. Zertxa honek erlazioa edukiko du udaletxeare pieza zertxatuarekin.
Lau nukleo jarri ditut eskailerak, igogailuak eta komunak batuz. Nukleo hauek solairuero errepikatzen dira instalazio aldetik arazorik ez edukitzeko. Honek ordea arazo bat dakarkit: solairu guztien berdintasuna. Berdintasun hori apurtzeko beharra ikusten diot proiektuari, bi altuerako guneak sartu, jarraitasun bertikala,... Inork ideiarik izango balu berdintasun hau apurtzeko nere blogeko komentarioetan idatzi eta gustura irakurriko dut.




Itxitura: azpiko piezak eta dorreak trespa panelezko itxitura edukiko dute. gaineko piezak zertxa egitura izango du eta tartean beirazko itxitura (tabernak ere beirazko itxitura edukiko du inguruko bistak ikusteko). Pisua eta arinaren arteko erlazioa.









Lehenengo zirriborroak. Ideia: beste bi piezetan apoiatuta joango den beste pieza zertxatu bat. Bi plazak banaketa egingo du, baina piezaren azpitik plazak lotuta joango dira.







No hay comentarios: