jueves, 18 de diciembre de 2008

3. MINIPROIEKTUA


DIN A5aren aurrealdea: begiralekura igotzeko eskaloi batzuk jarri ditut, bertan eserita egoteko ere balioko luketenak. Zuloa isteko zurezko listoiak erabili ditut eta leihoa isteko beira.


DIN A5aren atzealdea: presoek begiralekutik ikusi ahal izango luketen bista.



Erabilitako materialak: lehen esan bezala zurezko listoiak erabili ditut eta leihoa isteko beira.


jueves, 11 de diciembre de 2008

2. MINIPROIEKTUA


Egitura egiteko zertxak erabili ditut altuera desberdinetan jarrita. Zertxa hauek eusteko hormigoizko 2 zutabe handi jarri ditut erdian (estalkipeko 2 guneen banaketa egiten dute), baina bakoitzak barrez osatutako zutabe bat ere edukiko du. Bada ez bada tiranteak jarri dizkiot zertxa bakoitzari dena egonkortu eta eusteko.






Estalkia egiteko beira gardenak eta opakoak tartekatu ditut gune eguzkitsuak eta itzalak sortzeko estalkiaren azpian bakoitzaren gustura.



Forma organikodun piezak erabili ditut jendearentzat egoteko guneak sortzeko eta estalkipeko guneak banatzeko. Hamakak ere zintzilikatu ditut zertxetatik.



Bi gune banatu ditut: hondartzan dagoena eta dunetan dagoena. Duna aldeko gunean forma organikodun pareta bat jarri dut jendeak arropa aldatzeko ibili dezan. Gantxo batzuk ere zintzilikatu ditut zertxetatik bertan hondartzara etortzeko erabilitako bizikletak uzteko.