viernes, 31 de octubre de 2008

BEGIRALEKUA PROIEKTATZEN



Begiralekura igotzen zoazen bitartean Berria hondartzako bista ikusi dezakezu 360ºtan eskailera espiralaren ondorioz.
Erratzen muturrak beheko solairuaren itxitura egiteko erabiliko ditut eta 1. eta 2. solairutako itxiturak egiteko kirtenak.
Goitik behera azkar jetxi nahi izanez gero (eta ausartuz gero), erratzen kirtenez egindako tutu bat jarri dut.




Solairu bakoitzaren planta.
Proiekzio gelan leihoak itxita daudenean proiekzioak emango dira solairuaren horma guztietan (360º). Leihoak irekita daudenean, berriz, kanpoko argiak barruko hormak ilundu egingo ditu eta leihoetatik ikusitakoak emango du proiekzioa (errealitatea eta fikzioaren erlazioa).


sábado, 18 de octubre de 2008

ERRATZEZ EGINIKO BEGIRALEKUA






Azkenean, praktika txikirako erratzak erabiltzea pentsatu dut. Lehenengo bambua erabiltzea pentsatu nuen, baina irakaslearekin hitzegin ondoren, erratzak erabiltzea pentsatu dut. Nere ustez erratzen zurtoinekin bambuekin egin nahi nuen gauza bera egin dezaket.




Erratzak bi zatitan zatituko ditut: burua eta zurtoina. Zurtoinak itxitura egiteko erabiliko ditut eta buruak estalkia egiteko.





Hainbat erratza motekin konposizio interesgarria lortu daitekeela pentsatzen dut.



Erratzen makilak eta buruak koloretakoak izan daitezke eta tamaina desberdinetakoak. Horrek itxitura egiterako orduan jolasteko aukera ematen du.

miércoles, 15 de octubre de 2008









Banbuz eginiko etxe bat


Banbu-a aintzin arotik erabiltzen den materialetako bat da. Gaur egun plastikoaren eta altzairuaren mundua izanagatik ere, banbuak garrantzia izaten jarraitzen du

lunes, 6 de octubre de 2008

Santoñara bidaia








Leku ezberdinetatik ateratako gure lan eremuko hainbat argazki.