viernes, 27 de febrero de 2009

GURE TALDEAREN PROPOSAMENA

Taldekook kurtso erdira arte eginiko ahaleginen eta ateratako izerdien emaitza da honako hau. Ez zaigu erreza egin eraikin guztien eta gune publikoen montajea, bakoitzak oso estilo desberdina baitugu proiektatzerako orduan. Hala ere, ez dut uste emaitza oso txarra lortu dugunik.









lunes, 19 de enero de 2009

ERRESIDENTZIAK GARATUAGO


Aurreko entregatik hona gauza gehiago zehaztu ditut, nola eraikiak dauden eraikinak eta erabilitako materialak besteak beste. Ingurua nolakoa izango den ere deskribatu dut. Hauen azalpena jpg-etan dago.













jueves, 8 de enero de 2009

ITSASO-UNIBERTSITATEA ETA INTERPRETAZIO GUNEA /GUNE ERRESIDENTZIALA

Modulazioa: 5x5eko karratuak (irakasle residenteen egoitzetan 7,5x10ekoak)
Ideia: moduloak erabiliz konposizio desberdinak sortzea
Proiektua egin beharreko orubea naturaz inguratua dagoenez (hondartza eta marismak), natura nere proiektuan integratzea pentsatu dut. Honela, gune residentea egoteko, atseden hartzeko eta paseatzeko leku egoki izan daitekeela iruditzen zait.
























jueves, 18 de diciembre de 2008

3. MINIPROIEKTUA


DIN A5aren aurrealdea: begiralekura igotzeko eskaloi batzuk jarri ditut, bertan eserita egoteko ere balioko luketenak. Zuloa isteko zurezko listoiak erabili ditut eta leihoa isteko beira.


DIN A5aren atzealdea: presoek begiralekutik ikusi ahal izango luketen bista.



Erabilitako materialak: lehen esan bezala zurezko listoiak erabili ditut eta leihoa isteko beira.


jueves, 11 de diciembre de 2008

2. MINIPROIEKTUA


Egitura egiteko zertxak erabili ditut altuera desberdinetan jarrita. Zertxa hauek eusteko hormigoizko 2 zutabe handi jarri ditut erdian (estalkipeko 2 guneen banaketa egiten dute), baina bakoitzak barrez osatutako zutabe bat ere edukiko du. Bada ez bada tiranteak jarri dizkiot zertxa bakoitzari dena egonkortu eta eusteko.






Estalkia egiteko beira gardenak eta opakoak tartekatu ditut gune eguzkitsuak eta itzalak sortzeko estalkiaren azpian bakoitzaren gustura.



Forma organikodun piezak erabili ditut jendearentzat egoteko guneak sortzeko eta estalkipeko guneak banatzeko. Hamakak ere zintzilikatu ditut zertxetatik.



Bi gune banatu ditut: hondartzan dagoena eta dunetan dagoena. Duna aldeko gunean forma organikodun pareta bat jarri dut jendeak arropa aldatzeko ibili dezan. Gantxo batzuk ere zintzilikatu ditut zertxetatik bertan hondartzara etortzeko erabilitako bizikletak uzteko.



sábado, 29 de noviembre de 2008

2. PRAKTIKA TXIKIA


Zertxak altuera desberdinetan erabiliz, malda desberdinak dituen estalkia egitea pentsatu dut. Zertxak erdiko 2 zutabe nagusietan helduko dira nagusienik, baina zutabe txikiago bat edukiko dute bukaera aldean. Egonkortzeko tirante batzuk ere jarriko dizkiot.

Nere asmoa zertxa hoietatik amakak eta eserlekuak zintzilikatzea izango da, baita gauzak uzteko pertxak ere (bizikletak,...). Zutabe nagusiek jolasteko edo egoteko ere balioko dute.

Nere estalkiaren zati handiena hondartzan egongo da, baina zati txiki batek dunak estaliko ditu. Zati horretan egongo da gauzak uzteko lekua


Estalkia beirazkoa izango da. Kolore desberdinak izango ditu, batzuk opakoak izango dira, besteak irekiak. Oraindik pentsatu beharra daukat nola antolatuko ditudan.





jueves, 6 de noviembre de 2008

PRAKTIKA TXIKIA_BEGIRALEKUA


Berria hondartzan egin beharreko begiralekurako erratzak erabili ditut. Behe oinari itxitura jarri diot erratzen muturrak erabiliz eta gune hau biltegirako erabiliko dut.
Lehenengo solairuko harrera ez dut erabat itxi (hemengo itxitura egiteko erratzen kirtenak erabili ditut elkarrekin bertikalean lotuta). Harrera honetatik goitik ikusiko diren bisten aurrerakina edukiko dugu.
Bigarren solairuan proiekzio gela egongo da. Gela hau erabat itxi dut (erratzen kirtenak erabiliz hau ere), baina buelta guztian leiho mehe bertikal batzuk edukiko ditu. Leiho hauek itxita egotean proiekzioak ikusiko dira eta irekita egotean leihoetatik ingurua ikusiko da 360ºtan proiekzioan bezala.
Azken solairuan begiralekua egongo da.
Gora igotzeko metalezko eskailera espiral bat jarri dut, gora igotzen zoazen neurrian inguru guztia ikusteko. Behera jeisteko (ausartzen denarentzat) tubo bat jarri dut jeitsiera azkarragoa eta dibertigarriagoa izan dadin.