jueves, 6 de noviembre de 2008

PRAKTIKA TXIKIA_BEGIRALEKUA


Berria hondartzan egin beharreko begiralekurako erratzak erabili ditut. Behe oinari itxitura jarri diot erratzen muturrak erabiliz eta gune hau biltegirako erabiliko dut.
Lehenengo solairuko harrera ez dut erabat itxi (hemengo itxitura egiteko erratzen kirtenak erabili ditut elkarrekin bertikalean lotuta). Harrera honetatik goitik ikusiko diren bisten aurrerakina edukiko dugu.
Bigarren solairuan proiekzio gela egongo da. Gela hau erabat itxi dut (erratzen kirtenak erabiliz hau ere), baina buelta guztian leiho mehe bertikal batzuk edukiko ditu. Leiho hauek itxita egotean proiekzioak ikusiko dira eta irekita egotean leihoetatik ingurua ikusiko da 360ºtan proiekzioan bezala.
Azken solairuan begiralekua egongo da.
Gora igotzeko metalezko eskailera espiral bat jarri dut, gora igotzen zoazen neurrian inguru guztia ikusteko. Behera jeisteko (ausartzen denarentzat) tubo bat jarri dut jeitsiera azkarragoa eta dibertigarriagoa izan dadin.

No hay comentarios: