
Aurreko entregatik hona gauza gehiago zehaztu ditut, nola eraikiak dauden eraikinak eta erabilitako materialak besteak beste. Ingurua nolakoa izango den ere deskribatu dut. Hauen azalpena jpg-etan dago.







Estalkia egiteko beira gardenak eta opakoak tartekatu ditut gune eguzkitsuak eta itzalak sortzeko estalkiaren azpian bakoitzaren gustura.
Forma organikodun piezak erabili ditut jendearentzat egoteko guneak sortzeko eta estalkipeko guneak banatzeko. Hamakak ere zintzilikatu ditut zertxetatik.
Bi gune banatu ditut: hondartzan dagoena eta dunetan dagoena. Duna aldeko gunean forma organikodun pareta bat jarri dut jendeak arropa aldatzeko ibili dezan. Gantxo batzuk ere zintzilikatu ditut zertxetatik bertan hondartzara etortzeko erabilitako bizikletak uzteko.





