sábado, 4 de abril de 2009

UDALETXEA_AURREENTREGA





Egitura altzairuzko portiko ortogonalez osatua. Gaineko pieza desberdina, bi zertxez osatua egongo da.
Eraikina zezen plazarekin lotu dut pasarela zertxatu baten bidez. Alkatea udaletxetik zuzenean zezen plazara joateko jarri dut. Zertxa honek erlazioa edukiko du udaletxeare pieza zertxatuarekin.
Lau nukleo jarri ditut eskailerak, igogailuak eta komunak batuz. Nukleo hauek solairuero errepikatzen dira instalazio aldetik arazorik ez edukitzeko. Honek ordea arazo bat dakarkit: solairu guztien berdintasuna. Berdintasun hori apurtzeko beharra ikusten diot proiektuari, bi altuerako guneak sartu, jarraitasun bertikala,... Inork ideiarik izango balu berdintasun hau apurtzeko nere blogeko komentarioetan idatzi eta gustura irakurriko dut.




Itxitura: azpiko piezak eta dorreak trespa panelezko itxitura edukiko dute. gaineko piezak zertxa egitura izango du eta tartean beirazko itxitura (tabernak ere beirazko itxitura edukiko du inguruko bistak ikusteko). Pisua eta arinaren arteko erlazioa.









Lehenengo zirriborroak. Ideia: beste bi piezetan apoiatuta joango den beste pieza zertxatu bat. Bi plazak banaketa egingo du, baina piezaren azpitik plazak lotuta joango dira.







5. MINIPROIEKTUA_PLATAFORMA


Plataforma proiektatzerakoan egiturari eman diogu garrantzia, hau da, egiturak eman dio forma proiektuari.
Egitura hiruki forman oinarritu dugu (egonkortasuna). Eskailerak autoportanteak dira, hiruki zurrunak, ondorioz ez dute zutabe beharrik.
Materialei dagokienez altzairua (egitura arina) eta zura (zoladura eta itxitura, zahartzean kolore interesgarria) erabili ditugu.



jueves, 12 de marzo de 2009

ZUHAITZ URBANOA


Funtzio anitz dituen zuhaitz urbanoa proposatu dut, gaur egungo beharrei erantzuna ematen diona (wifi, informazio pantailak,...). Santoña herrian kokatu dut, gure proiektu handia proiektatu behar dugun lekuan. Gune egokia iruditu zait jende ugari ibiltzen delako bertatik paseatzen eta ikuspegi zoragarriak dituelako zuhaitzean eserita begira egoteko.

jueves, 5 de marzo de 2009

ANALISIA ETA PROPOSAMENA

Lehenengo Santoña herriaren analisia egin dut, herriko kale garrantzitsuenak zein diren eta herriak nola funtzionatzen duen jakiteko.



Analisi horretatik ondorioztatu dut proiektatu beharreko bi gune publikoen kokapena.
Eraikinari dagokionez, forma eta bolumen egokiak iruditu zaizkit hauek, 3 aldetara begira baitago nire eraikina.



viernes, 27 de febrero de 2009

GURE TALDEAREN PROPOSAMENA

Taldekook kurtso erdira arte eginiko ahaleginen eta ateratako izerdien emaitza da honako hau. Ez zaigu erreza egin eraikin guztien eta gune publikoen montajea, bakoitzak oso estilo desberdina baitugu proiektatzerako orduan. Hala ere, ez dut uste emaitza oso txarra lortu dugunik.









lunes, 19 de enero de 2009

ERRESIDENTZIAK GARATUAGO


Aurreko entregatik hona gauza gehiago zehaztu ditut, nola eraikiak dauden eraikinak eta erabilitako materialak besteak beste. Ingurua nolakoa izango den ere deskribatu dut. Hauen azalpena jpg-etan dago.













jueves, 8 de enero de 2009

ITSASO-UNIBERTSITATEA ETA INTERPRETAZIO GUNEA /GUNE ERRESIDENTZIALA

Modulazioa: 5x5eko karratuak (irakasle residenteen egoitzetan 7,5x10ekoak)
Ideia: moduloak erabiliz konposizio desberdinak sortzea
Proiektua egin beharreko orubea naturaz inguratua dagoenez (hondartza eta marismak), natura nere proiektuan integratzea pentsatu dut. Honela, gune residentea egoteko, atseden hartzeko eta paseatzeko leku egoki izan daitekeela iruditzen zait.